Skip to main content

GOIERRIN BIOMETANO PROIEKTUA

ArcelorMittalek eta CAFek, Delfos enpresaren sustapenarekin batera, gas berriztagarria (biometanoa) ekoizteko planta bat eraikitzeko ekimena aurkeztu dute, Olaberrian, ArcelorMittalek duen industria-lursail batean. Autokontsumorako proiektua denez, ekoitzitako biometanoa bi enpresa horien kontsumoaren zati bat deskarbonizatzeko erabiliko litzateke.

Biometano plantak eskualdean izan ditzakeen inpaktuak kontuan hartuta, Goierri BarNETik sareak inpaktu horiek ebaluatzeko prozesu bat sustatu du, proposamenari buruzko informazio kontrastatua eskuratzeko helburuarekin. Sarearen baitan, aditu independentez osatutako mahai tekniko bat eratu da. Mahai horren lanari esker, ezagutza espezializatua eskuratu da, eskualdeko eragileek irizpide sendoa garatu ahal izan dezaten eta jasotako informazioa herritarrei helarazi ahal izan diezaieten.

Adituek egindako txostenaren edukia ezagutu nahi baduzu, egin klik “Txosten osoa irakurri” estekan. Halaber, prozesuan sortu diren galdera eta erantzunak interesatzen bazaizkizu, sartu “Ohiko galderak ” estekan.

informazio osoa

Proiektuari buruzko informazio osoa kontsulta dezakezu Delfos enpresaren webgunean. Delfos da proiektuaren sustatzaileetako bat, ArcelorMittal eta CAF enpresekin batera.

Goierri barnetik
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Datorren Goierri zure kontua ere bada
Eskualdeko eragile edo norbanakoa bazara eta bide honetan indarrak batu nahi badituzu, hitz egin dezagun.